XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egunero bezala, huriko alde zaharrerantz sartzen da karrika mehar lanbrotsuetatik.
Zubiaren bestaldeko etxe kolorgera heldu danerako, gauaren aztarnak zoko eta bazterretatik sakabanatzen hasiak dira.
Begiak zimurtzen ditu zigarroari azken zurrupada emoterakoan, barrura sartuz.
Atari hezean, zintzilik dagoan bonbila hitsak horitasun apalez janzten dau mailadia, eta horma zartatuetan itzal zabalak dibujatu.
- Gabon, Milos jauna
Nire andrea betiko orduan izango dozu bihar gela txukuntzeko.
Ez dau begirada jasotzen Milos jauna eskilaretan gora doan arte.
Jadanik urte asko dira han bizi dala, baina atezainak azaletik baino ez dau ezagutzen.
Berba egiterakoan errez igarten jako atzerritarra dana.
Hilero ordaintzen dau gelaren alokatzea eta besterik ez jako inporta tipo gizenari.